XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Globoa ehundaka metrotan jeitsi zenean, paketea zela uste zutena, giza itxura zuela konturatu ziren.

Egia esan, zuriz jantzitako gizon bat zen, eta igerileku batean lehenengo aldiz sartzen duten ume baten antzera, eskuak eta hankak astintzen zituen.

Beharbada lurreko kolpea leundu nahi zuen, edo auzokoen atentzioa deitu nahi zuen.

- Baietz garbikarien saltzaile bat izan -esan zuen desiluzioz haietako batek.

Globoa, lotuta gelditu zen zuhaitzetik, jeistea lortu zutenean, gizon txikitxo bat zela konturatu ziren, haragi urrikoa, aurpegi beltzekoa eta piku bat bezala ximurtua.